Guztiok gure alde jartzen badugu, oinezkook ere ingurua zaintzeko neurri asko har ditzakegu. Gure eguneroko eginkizunek inguruan eragin zuzena dute eta neurri batean eragin horien norabidea guk aukera dezakegu. Gure ohiturak kontzienteki alda ditzazkegu inguruarekin harmonian dauden jokamoldeak hartuz.
Hona hemen aurrera eraman ditzakegun jarraibide batzuk:
Etxean:
- Kontsumo baxuko bonbilak aukeratu (11-15 W). Gutxiago kontsumitzen dute eta gehiago irauten.
- Garbigailua eta ontzi-garbigailua ongi bete eta tenperatura baxuko programetan garbitu.
- Hozkailuaren tenperatura ongi egokitu. (-18º izozkailuan eta 6º gainerakoan). Izotza edota jela pilatzean desizoztu ezazu. %30 gutxiago kontsumituko du.
- TB eta musika-aparailuak ez itzazu utzi “Stand by” egoeran (argia piztuta), argindarra kontsumitzen ariko baita.
- Iturria itxi hortzak garbitzean edo dutxan xaboia ematen duzun bitartean.
Bulegoan
- Ordenagailua zein pantaila itzali bazkal garaian eta lanaldia amaitzean. Programa ezazu ordenagailua, erabiltzen ez bada pantaila bere kabuz itzaltzeko moduan.
- Ez piztu beharrezkoak ez diren argiak (probestu zonabanatzea) eta itzali bulegotik irtetean.
- Papera birziklatu eta idatzi gabeko orrialdeak berrerabili. Fotokopiatu eta inprimatu
orriaren bi aldetan.
Autoan
- Ez erabili 3 kilometroz azpiko tarteak egiteko, motorea hotza dago eta gehiago kutsatzen
du. - Ahal den einean garraio publikoa edo bizikleta erabili.
- Behar duzunetan, adostu beste batzuekin bidaiak elkarrekin egiteko.
- Itzali motorea 30 segundo baino gehiagoko geldialdietan.
- Gogora ezazu autoak gehiago erretzen duela gurpilek haizegutxi badute, leihoak zabalik badaude edota goialdeko parrilan gauzak eramaten badira.
- Azeleratze bortitzak eta balaztatze bat-batekoak ekiditu.
- Diesel erako motorea baduzu landare-jatorrizko biodiesela erabili; %90 gutxiago kutsatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario