22.11.07

Aldaketa klimatikoa argazkietan


Aldaketa klimatikoa definitzeko mila hitz erabili ditzakegu, baina argazkiz ikustea beste ikuspuntu oso desberdin batetik ikustea da. Ikusi eta iritzia eman nahi baldin baduzue.

7.11.07

AUKERATUTAKO GAIA

"Lur planetaren suntsiketa" izan da aukeratutako izenburua beroketa globala eta klima aldaketaren inguruan mintzatzeko. Lur planeta suntsitzen ari garela ukaezina da gaur egun, egoera gero eta larriagoa baita. Gai hau gaur egun oso garrantzitsua izanik, honi buruz hitz egitea egokia eta interesgarria iruditu zait. Gai honen inguruan aurkitzen dudan informazio guztia blog honen bidez plazaratzen saiatuko naiz hau sakontzeko asmotan.

NI NEU

Susana Narváez naiz, 19 urte ditut eta gizarte hezkuntzako ikaslea naiz. Mundua hobetzen laguntzea betidanik izan da nire ametsa eta horrexegatik gizarte hezkuntza ikastea erabaki nuen, erabat mundua hobetuko nuelakoan edo. Neska alaia naiz eta nire adineko guztiak bezala musika entzutea, lagunekin egotea eta dantzatzea gogoko ditut. Etorkizunari begira, gustoko dudan lan bat lortzea izango litzateke gehien gustatuko litzaidakeena.
Besterik gabe, blog hau interesgarria edo bailagarria irudituko zaizuela espero dut.
Laster arte