17.1.08

Blog-aren irakurleari: zuri

Blog honetan lur planetaren suntsikataren inguruan, bai aldaketa klimatikoaren bai beroketa globalaren inguruan informazioa publitzen saiatu naiz. Noizbait bideo bat edo beste eskegiz horrela atseginagoa izango delakoan. Hala eta guztiz ere, hau irakurtzen duen edonork informazio gehiago nahi badu, aholkuren bat badauka, edo dena delakao, kontaktuan jartzea gustatuko litzaidake web hau hobetzeko asmotan.

Aldaketa klimateko geldiarazteko aholkuak (powerpoint bidezko aurkezpena)

Hona hemen hirugarron mailako ikasle batzuek aldaketa klimatikoaren inguruan egindako aurkezpena, non hau ekiditzeko aholkuak ematen dituzte. Powerpoint bidezko aurkezpena egin dute, eta era atsegin eta erakargarri batean gai hau lantzeko era ezinhobea da.

Espero dut zuen gustokoa izatea.


Europako Hirien Gutuna Garapen Iraunkorraren Bila (Aalborgeko gutuna)


1994. urtean Aalborg hirian (Danimarka) Europako Hirien Gutuna Garapen Iraunkorraren bila(Aalborgeko Gutuna) idatzi zuten, 330 hiri baino gehiagok sinatutakoa, hiri jasangarriei (sostenibles)buruzko europar Biltzarrean esku hartutakoek hain zuzen ere. Biltzarra Europako Batzordeak eta Aalborg hiriak sustatu zuten eta ingurugiroko toki ekimenen nazioarteko Kontseiluak (ICLEI) antolatu.
Gutun hai Garapen iraunkorraren inguruan mintzatzen da eta zuek irakurri ahal izatea interesgarria dela iruditu zait; neuretzako, gutxienez, interesgarria izan da.
Hor azpian erantsitako web-orrian gutuna ikusi ahal izango duzue.


http://www.agenda21bilbao.net/pdf/aalborg_eusk.pdf

"Estrategia Española de Medio Ambiente Urbano"

2008ko urtarrilaren 12an, Ministro Konseilua ontzat eman zuen , Hiriko Ingurumen Estrategi Espainola (Estrategia Española de Medio Ambiente Urbano), herri eta hiri espainolak euren hiritarren bizi kalitatea hobetzen eta garapen iraunkorrera hurbiltzen laguntzeko.
Gobernuak azaldu bezala, estrategia berri hau hirigintza, higikortasun, eraikuntza eta hiri gestio sailak hartzen ditu bere gain, Hiriko Ingurumenaren Europear Estrategia Tematikoari jarraituz (Estrategia Temática Europea de Medio Ambiente Urbano ). Halaber, bostgarren esparru bat gaineratzen du, baserriko eta hiriko munduaren arteko harremanak, Espainian hain garrantzitsuak direnak.
Estrategiaren helburuen artean aipagarrienak hauek dira: aldaketa klimatikoaren prozesua geldiaraztea, garraio sistemetan aurrerapen iraunkorra bultzatzea, produkzio eta kontsumo patroi egonkorrak ("sostenibles")aukeratzea, eta errekurtso naturalen gehiegizko ustiapenaren prebentzioan eta gestioan hobekuntzak egotea.
Horrez gain, garapen iraunkor globala ere aipatzen da, eta honen mandatu internazionalen konplimendua ere.

Berotegi efektua




Zer da berotegi efektua bideo honen bidez berotegi efektua zer den eta zerk eragiten duen hobeto ulertuko dugu,

Zer egin dezakegu?

Guztiok gure alde jartzen badugu, oinezkook ere ingurua zaintzeko neurri asko har ditzakegu. Gure eguneroko eginkizunek inguruan eragin zuzena dute eta neurri batean eragin horien norabidea guk aukera dezakegu. Gure ohiturak kontzienteki alda ditzazkegu inguruarekin harmonian dauden jokamoldeak hartuz.
Hona hemen aurrera eraman ditzakegun jarraibide batzuk:
Etxean:
  • Kontsumo baxuko bonbilak aukeratu (11-15 W). Gutxiago kontsumitzen dute eta gehiago irauten.
  • Garbigailua eta ontzi-garbigailua ongi bete eta tenperatura baxuko programetan garbitu.
  • Hozkailuaren tenperatura ongi egokitu. (-18º izozkailuan eta 6º gainerakoan). Izotza edota jela pilatzean desizoztu ezazu. %30 gutxiago kontsumituko du.
  • TB eta musika-aparailuak ez itzazu utzi “Stand by” egoeran (argia piztuta), argindarra kontsumitzen ariko baita.
  • Iturria itxi hortzak garbitzean edo dutxan xaboia ematen duzun bitartean.

Bulegoan

  • Ordenagailua zein pantaila itzali bazkal garaian eta lanaldia amaitzean. Programa ezazu ordenagailua, erabiltzen ez bada pantaila bere kabuz itzaltzeko moduan.
  • Ez piztu beharrezkoak ez diren argiak (probestu zonabanatzea) eta itzali bulegotik irtetean.
  • Papera birziklatu eta idatzi gabeko orrialdeak berrerabili. Fotokopiatu eta inprimatu
    orriaren bi aldetan.

Autoan

  • Ez erabili 3 kilometroz azpiko tarteak egiteko, motorea hotza dago eta gehiago kutsatzen
    du.
  • Ahal den einean garraio publikoa edo bizikleta erabili.
  • Behar duzunetan, adostu beste batzuekin bidaiak elkarrekin egiteko.
  • Itzali motorea 30 segundo baino gehiagoko geldialdietan.
  • Gogora ezazu autoak gehiago erretzen duela gurpilek haizegutxi badute, leihoak zabalik badaude edota goialdeko parrilan gauzak eramaten badira.
  • Azeleratze bortitzak eta balaztatze bat-batekoak ekiditu.
  • Diesel erako motorea baduzu landare-jatorrizko biodiesela erabili; %90 gutxiago kutsatzen du.

Konponbidea aurkitu


Klima faktore askoren konbinaketaren ondorioa da, eta gure planetako ozeanoen zein atmosferaren ezaugarrien menpe dago. Klima moldatzen duen sistema horren handia denez, bere erreperkusioa ere handia da eta, beraz, behin aldaketak sortatuz gero oso zaila da norabidez aldatzea. Klima-aldaketa gertatzen ari ote den seguru egon barik ere, hobe dugu neurriak hartzea, behin gertatuz gero egoerari buelta ematea oso zaila, ala ezina, izan daiteke eta.
Herri garatuek isurketak kontrolatzea proposatzen duten bitartean, garatze bidean dauden hainbat herri isurketak ez murriztearen alde daude, horrelako neurriak hartuz gero euren ekonomiak galera itzelak sufritu dezakete eta.
CO2 gas kopururik handiena argindarraren produkzioaren eta garraioaren ondorioz sortzen da. Horregatik, behar-beharrezkoa da aldaketa energiaren arloan: gutxiago kontsumitu eta argindar garbia produzitu behar da. Hau lortzeko, eguzkitik, uretik, landareetatik edota
lurraren berezko berotik eratorritako energia berriztagarriak erabiliz argindar garbia produzitu behar da.

Gizakion kutsaduraren ondorioak

Bideo honek gizakiok eragindako kontaminazioa aldaketa klimatikoan duen eragina eta nola ekiditu azaltzen du; kotxean ibiltzea, esaterako, uste baino ondorio gehiago ekar litzake.

Klima aldaketaren ondorioak

Klima igotzeak, beste aldaketa askoren artean, goi-latitude eta mendietako izotzen urtzea ekarriko lukete eta honekin batera itsas mailaren igoera, itsasoek hainbat hiri eta populatutako kostalde urperatuko lituzketelarik. Honek populazio-migrazio handiak eragingo lituzke, arazo politiko eta ekonomiko neurtezinez gain.
Klima berotzeak, gaixotasunez beterik dauden intsektuak barreiatzea ekar lezake, eta horrekin batera, gaoixotasunak mundu osotik hedatzea; malaria, eskistosomiasia, sukar horia eta beste hainbat gaixotasunek bortizki joko lukete egun gaixotasun horietatik libre dauden munduko leku askotan.
IPCCk argitaratutako azken txostenaren arabera, klima aldaketaren eragina ez da berdin igarriko planeta osoan.
  1. Ipar Amerika eta Asia iparraldean gainontzeko lekuetan jasango den beroketa baino %40 inguru handiagoa jasango dute.
  2. Amerika eta Europa hegoaldean zein inguru tropikaletan lehorteak eta desertifikazioa gertatzeko arriskua daukate.
  3. Ur urritasuna handiagoa izango da India, Afrika Hegoaldea, Hegoamerika, Europa, Ekialde Ertaina eta Australiako 3.000 milioi pertsonarentzat, baina EEBB eta Txinan berriz ur gehiago izango dute.
  4. Ekosistema askotako fauna eta flora desagertu egingo da.

Hau da, zenbat eta inguru pobreagoa ondorioak gero eta kaltegarriagoak izango lirateke.


IPCC (Klima Aldaketan Aditutakoen Gobernu arteko Panela)

1998an IPCC sortu zen (The Intergovernmental Panel on Climate Change = Klima Aldaketan Aditutakoen Gobernu arteko Panela) halabeharrezkoa izango zen klima aldaketa gelditzeko neurriak hartzeko. Zientzilari hauen zeregin nagusia, arduradun politikoak aholkutzea da.
Hauen arabera, mende honetan tenperatura 1 eta 3'5 gradu bitartean igoko da eta, honen ondorioz, itsasoaren maila 15cm-tik 95cm-ra igoko da, uharteetan uholde masiboak eragingo duena. Gainera, lehorteak, ur gabezia, baso suteak eta urakanak gerta daitezkeela ere gaineratzen dute.
IPCC ren ustez, beroketa globala, gertaera nahiko ziurra da eta gobernuek esku hartu beharko dute ondorioei aurre egiteko eta zergatiak adosteko. Etorkizun honi aurre egiteko neurriak nazioarteko akordioen bidez hartu beharko dira, Kiotoko Protokoloaren bidez besteak beste, eta akordio horiek onartzen dituztenek bete beharreko arauak sortuko dituzte.

Klima aldaketa: aldaezina?

Orain dela urte batzuk, klima aldaketa gertatuko zela hipotesi bat besterik ez zen, askotan zalantzan jarri zena. Gaur egun, gero eta zailagoa da horren inguruan zalantzak izatea horren frogak baititugu. 90 ko hamarkada, gogoratzen den hamarkadarik beroena izan zen, desertifikazioak gora egin duela ukaezina da, poloetako izotzen geruza findu egin da, atmosferako zein ozeanoetako tenperaturak igo egin dira azken urteotan,etab. Zenbat denbora pasa da izoztuta sentitu ginen azken negutik? Neguak ez dira negu, eta gero eta gutxiago. Hala eta guztiz ere, klimak betidanik fluktuazioak izan dituenez, oraindik ezin dezakegu tenperatura-igoera klima aldaketari leporatu; horretarako, oraindik ikerketa gehiago egin beharko dira.